Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko maiatzak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Albisteak

Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatzen hasiko dira bihar Zarauzko hondartzan

ZARAUTZ

2008-05-09 | 13:43:34

Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatzen hasiko dira bihar Zarauzko hondartzan

Asteburu honetan gaztetxoenek jokatuko dute eta goiko mailetako surflarien lehia datorren astean izango da

Surfzaleentzat hitzordu tentagarria izango da bihartik aurrera Zarauzko hondartzan, Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatuko baita bi asteburutan zehar. Joan den asteburuko eguraldi eguzkitsua aste erdirako lainotu egin zen, baina itsasoak bare-bare iraun du asteburura arte. Surflariek hondartza ertzeko olatu apurretan ibili behar izan dute egunotan, baina txapelketa jokatzeko zerbait gehiago ere beharko dute. Eguraldiaren aurreikuspenek olatu gehixeago izango dela diote eta horregatik gaztetxoenen mailekin hasiko dute Txapelketa. Asteburu honetan 16 urtez azpikoak ariko dira surfean eta igandean maila hauetako txapelketak amaitzea aurreikusten du Gipuzkoako Surf Federazioko lehenakari Iulen Elkorok. Eta helduen mailetako surflariak, berriz, datorren astean lehiatuko dira, maitzaren 17an eta 18an hain zuzen ere.

Ez du erantzunik

Azpeitian ere baztertu egin dute EAJren mozioa, eta udal gobernuarenak irten du aurrera

AZPEITIA

2008-05-09 | 11:18:59

Azpeitian ere baztertu egin dute EAJren mozioa, eta udal gobernuarenak irten du aurrera

EAJ bakarrik geratu da EAE-ANVko hautetsien dimisioa eskatzean

[Uztarria.com] Azpeitiko Udalak ere ez du onartu EAE-ANVren hautetsien dimisioa eskatzeko EAJko eta PSE-EEko zuzendaritzek hitzartutako mozioa. Atzo (osteguna) 20:00etatik aurrera izan zen udalbatzarra Azpeitian, eta EAJ bakarrik geratu zen mozio horren defentsan. Gainera, EAE-ANVko hautetsiek modu pertsonalean —hala sinatu dute—, EAk eta Aralarrek osatutako udal gobernuak mozio alternatiboa aurkeztu zuen eta aurrera atera zen, gehiengo osoz. Azpeitiko Udalean EAE-ANVk sei zinegotzi ditu (alkatea barne), EAk bi, Aralarrek bat eta EAJk zortzi.

2 erantzun

ZUMAIA

2008-05-09 | 10:54:52

Babes Ofizialeko Etxebizitzak ekainaren erdialdean zozkatzea aurreikusten du Udal Gobernuak

Datorren astean behin-behineko zerrendak, zozketen oinarriak eta zozketako loteak onartuko dituzte; hilaren 16an jendaurrean jarriko dituzte zerrendak

Zumaiako BOEk ekainaren erdialdean zozkatzeko asmoa duela jakinarazi du Udal Gobernuak, nahiz eta notarioarekin oraindik ez duten konfimatu. Datorren astean onartuen nahiz baztertuen behin-behineko zerrendei, zozketen oinarriei eta zozketako loteei oneritzia emango diete, astelehenean, eta ondoren, maiatzaren 15eko Gobernu Batzordean onartuko dituzte eta hilaren 16an. Behin onartuta jendaurrean jarriko dute, 10 eguneko epean; besteaka beste, udaletxeko iragarki taulana, webgunean eta prentsan. Alegazioak hilaren 28a arte egin ahal izango dira eta behin betiko zerrendak ekainaren 6an argitaratuko dira, Gobernu Batzordeak edo Alkate Dekretuz alegazioak ebatzi ostean.

Ez du erantzunik

Nazioarteko 50 bat zientzialari Udaleko batzar aretoan elkartu dira, mikro-hari magnetikoei buruzko kongresuan

ZUMAIA

2008-05-09 | 10:41:34

Nazioarteko 50 bat zientzialari Udaleko batzar aretoan elkartu dira, mikro-hari magnetikoei buruzko kongresuan

Kongresuari gaur goizean eman diote hasiera, alkatearen ongietorriarekin

EHUko Magnetismo sailak antolatuta, International Workshop on Magnetic Wires edo mikro-hari magnetikoei buruzko kongresua ospatzen ari dira une honetan zumaiako Udaleko batzar aretoan. Bertan, Europako laborategietako zientzialari eta adituzez gain, AEBetatik, Japoniatik, Kanadatik, Brasildik eta Mexikotik etorritako zientzialariak elkartu dira; 50 bat lagun, gutxi gorabehera. Kongresuari gaur goizean (ostirala) eman diote hasiera, Iñaki Agirrezabalaga alkateak eta Pili Etxabe zinegotziak ongietorria eman ondoren, eta bihar arratsaldera arte iraungo du. Bihar, gainera, Algorri Ezagutza Etxea bisitatu eta Zumaia-Deba itsasertza ezagutzeko parada izango dute txalupaz.

Ez du erantzunik

Bihar hasiko dira Martitte auzoko Pentekoste jaiak

AZKOITIA

2008-05-08 | 17:02:14

Bihar hasiko dira Martitte auzoko Pentekoste jaiak

Martitte jatetxeak bost eguneko egitarau zabala prestatu du

Bihar (ostirala) hasi eta datorren maiatzaren 13a bitartean, Pentekoste Jaiak ospatuko dituzte Martitte auzoan. Azkoitiko auzorik trikitizaleena, erromeria eta euskal giroan murgilduko da bost egunez. Martitte Jatetxeak Azkoitiko Udalaren laguntzarekin antolatu duen egitarau zabalean, bertsolaritza, musika, elizkizunak eta gastronomia izango dira protagonista. Igandean, Zumarragako Trikitixari egingo dioten omenaldiaz gain, Azkoitiko hainbat trikitilariren saioak entzuteko aukera izango da Martitten, hala nola, Kupela taldea edota Imuntzo eta Beloki.

Ez du erantzunik

AZPEITIA

2008-05-08 | 16:44:17

31. Urola Bailarako Argazki Rallya Xabier Segurola hendaiarrak irabazi du

Larunbatean, Rallyan parte hartu dutenen argazkiak erakutsi eta sariak banatuko dituzte, 19:00etan, Tren Museoan

Azpeitiko Argazki Elkarteak XXXI. Urola Bailarako Argazki Rallyko irabazlea Xabier Segurola hendaiarra dela jakinarazi du. Azpeitiko lehen sailkatua, berriz, Juan Carlos del Pozo izan da. Bihar, Rallyan parte hartu duten guztien argazkiak ikusteko aukera izango da, Euskal Trenaren Museoko ikusentzunezko gelan, 19:00etan.

Ez du erantzunik

IX. Jazz Mintegiko gonbidatu berezia Alexis Cuadradoren laukotea izango da

ZARAUTZ

2008-05-08 | 15:15:33

IX. Jazz Mintegiko gonbidatu berezia Alexis Cuadradoren laukotea izango da

Mintegiko ikasleentzat izena emateko epea ireki dute jadanik

Begirada Hego Amerikan jarrita antolatu dute uztailaren 17tik 20ra egingo den Nazioarteko IX. Jazz Mintegia, «jazz bizia, erritmikoa eta kolorezalea» ekarri nahian. Halaxe azaldu du Jazz Mintegiko zuzendari pedagogiko Iñaki Salvadorrek gaur Koldo Mitxelenan egin duten aurkezpenean. Mestizajea, jazzaren bidez lortzen den kultur aniztasuna eta Hego Amerikatik etorriko diren irakasleak izan ditu hizpide Salvadorrek, bere alboan Zarauzko Kultura zinegotzi Arantxa Iturria, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Kutxako ordezkari Haritz Sodupe eta Euskadiko Autore eta Argitaratzaileen Elkarteko Jose Lorenzo Urretabizkaia dituela. Bestalde, gaur jakinarazi dute zein izango den aurtengo gonbidatu berezia: Alexis Cuadrado Puzzles Quartet. Herrialde Katalanetatik duela 10 urte inguru joan zen Alexis Cuadrado New York aldera, eta bere inguruan sortutako laukoteak protagonismo berezia hartuko du Zarauzko Mintegian. Bakarlari ospetsu bat ekarri beharrean, talde baten aldeko apustua egin dutela zehaztu du Salvadorrek: «Proposamen artistiko bat ekartzea pentsatu genuen, urteetan ondo ibili den talde batek bizi izandako esperientziara gerturatu nahian».

Ez du erantzunik

Arraindegietarako eta harategietarako 1.000 ontzi berrerabilgarri banatuko dituzte bihartik aurrera

ZUMAIA

2008-05-08 | 12:24:17

Arraindegietarako eta harategietarako 1.000 ontzi berrerabilgarri banatuko dituzte bihartik aurrera

Hondatutako poltsak berriengatik aldatzeko aukera ere izango da

Plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpainarekin jarraituz, bi ekimen berri jarriko ditu abian Urola Kostako Udal Elkarteak, Zumaiako Udalarekin eta Merkatari elkartearekin elkarlanean. Alde batetik, oihalezko poltsa berrerabilgarrien 'renove' plana sustatuko dute; hau da, zaharkituta edo hondatuta dauden poltsak berrien gatik ordezkatzea. Bestetik, poltsa horiek arraindegietarako eta harategietarako aproposak ez zirenez, 'tupperware' edo plastikozko ontzi berrebilgarriak banatuko dituzte. Guztira, 1.000 ontzi banatuko dituzte bihartik aurrera (maiatzak 9); familia bakoitzeko ontzi bat.

Ez du erantzunik

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa