Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko uztailak 20, Igandea

Harpidetu zaitez!

Agenda

Xabi Strubell UNEGUNEAK(poesia eta musika ikuskizuna)

GAIA: Musika - NOIZ: 2008-05-16tik 2008-05-16era - NON: AZPEITIA, Orkatzen - ORDUA: Gaueko 10:30tan - ANTOLATZAILEA: Orkatz Kultur Elkartea


Honako ikuskizuna Xabi Strubell-en poema eta kantuetan oinarritutako ikuskizuna da, eta beraz poesia eta musika uztartzen ditu. Xabi Strubell-ek ibilbide luzea du euskal kantagintzan, Dut, Anari eta Zura taldeetan ibili delarik. Guztira 7 disko egin ditu. Musikari gisa Europa eta Ameriketan bira desberdinetan parte hartu du.

Honako ikuskizunean, bakarka aritzen da, bideo-jartzaile batek bere irudiekin laguntzen diolarik. Poesia eta musika bat egitearen ideia nahiko zabaldua dago Euskal Herrian, azken boladan esperientzia desberdinak sortu direlarik. Ildo honetatik jarraituta, Xabi Strubell-ek sorkuntza propioetan oinarritzen du ikuskizuna, berak propio sortutako poemetan eta kantuetan. Bideo jartzaileak Rer du izena, eta esperientzia luzea du bideo emankizunetan. Ikuskizunak ordu bete irauten du. Funtsean kitarra eta ahotsa erabiltzen direlarik, ikuskizunaren zenbait tartetan aldez aurretik grabatutako giroak txertatzen dira. Haien gainean, artistak poemak errezitatzen ditu. Hizkuntza aldetik, euskara erabiltzen da gehien, katalanezko, portugesezko eta ingelerazko poemak ere entzuten direlarik ikuskizunean.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa