
Pala txapelketa Herrikoia
GAIA: kirola - NOIZ: 2008-10-08tik 2008-11-08era - NON: ZARAUTZ, Zarautz - ANTOLATZAILEA: Xakela gaztetxe asanblada eta Arraio irratia
Arraio irratiko Izerditan Blai eta Putzuzulo Gaztetxearen eskutik pala txapelketa herrikoia antolatu dugu Zarauzko Gaztetxearen 3. urteurrena ospatzeko.
Urriaren 8an hasi, eta Azaroaren 8ra arte izango da binakako txapelketa hau. Izena emateko epea, Urriaren 6ra arte egongo da zabaldua Gaztetxean bertan, Arrano, Tarin eta Eguzki tabernetan.
Honez gain, bikote bakoitzak 10 eeuuro jarri beharko ditu apuntatzen den lekuan bertan eta partidak 25 tantutara izango dira. Txapelketaren aurkezpena eta ligaxken zozketa, Putzuzulon egingo da Urriaren 7an eta bikoteko partaide bat azaltzea beharrezkoa izango da.
Nola ez, garaile eta finalistentzat garaikurra eta Azaroaren 8ko Herri bazkariko txartelak izango dira opari gisa.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.