
Erakusketa
'Mundua zulo baten bidez ikusita', Aldundiaren bilduma
ZARAUTZ, Photomuseum - 2008-10-10tik 2008-12-07era, Asteartetik igandera 10:00-13:00 eta 16:00-20:00
Photomuseumen ireki duen erakusketa berrian Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduma ikusi daiteke, argazkilaritzaren historiako material interesgarriarekin. Antolatzailea: Photomuseun Argazki eta Zinema Museoa
Jaiak
AZKOITIA, Herrian zehar - 2008-11-30, Egunean zehar
- Egunean zehar. Plazako arkupetan, sanandresetako postuak: talaoak, txistorra...
- 09:30. Dultzaineroen eta trikitilarien kalejira.
- 10:00. Txuri Urdin Elkarteak antolatuta, Marrazki eta Buztin Modelaketa Lehieketa.
- 11:00. Herriko dultzaineroen eta trikitilarien kalejira.
- 11:00. Jorge Oteiza Frontoien 2. fasearen inaugurazio ekitaldia. Gipuzkoa eta Ipar Euskal Herria taldeen arteko errebote partida (12:00etan, angelusa errezatzeko geldialdia). Ondoren, aurkezpena eta Antton Valverderen kantaldia. Bukatzeko, Oteizaren jaiotzaren mendeurrenaren inguruko Oteiza: Bizirako proiektua izeneko erakusketa zabalduko dute.
- 12:00. Azkoitiko Gaiteroen kalejira.
- 12:30. Herri Kirolen jaialdia: aizkolariak eta harri-jasotzaileak (Goenatxo II.a eta III.a, Elosu Korta eta Mari Jose Sardon).
- 16:00. Marrazki eta Buztin Modelaketa Lehieketaren sari banaketa ekditaldia, plazan.
- 17:00. Oteiza Pilota Eskolak antolatuta, Kontzejupe Sariaren finalak, Kontzejupen.
- 22:00. 2008ko San Andres Idi Dema Saria, Kintopekoak, Gurea Udal Pilotalekuko probalekuan: Olasagasti-Olazar eta Soarte (txapelketatik kanpo). Antolatzailea: Azkoitiko Udala
Jaiak
AZPEITIA, Landetan - 2008-11-30, 12:00
Landetan San Eloi festak. 12:00etan, haur jolasak. 13:00etan, herri kirolak. Harrijasotzen: Aimar Irigoien eta Goenatxo. Aizkoran: Mendizabl II.a-Mendizabal III.a Arrospide-Larretxea. Ondoren, Egizale elkartean, auzoko erretiratuen bazkaria. Trikitilariekin eta Loidisaletxe eta Gorrotxategi bertsolariekin. Antolatzailea: Landetako Festa Batzordea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.