
Erakusketa
'Mundua zulo baten bidez ikusita', Aldundiaren bilduma
ZARAUTZ, Photomuseum - 2008-10-10tik 2008-12-07era, Asteartetik igandera 10:00-13:00 eta 16:00-20:00
Photomuseumen ireki duen erakusketa berrian Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduma ikusi daiteke, argazkilaritzaren historiako material interesgarriarekin. Antolatzailea: Photomuseun Argazki eta Zinema Museoa
Musika
Musika emanaldiak Xixili deunaren omenez
ZUMAIA - 2008-11-18tik 2008-11-29era
Larunbatean Xixili deuna ospatuko da eta haren omenez musika emanaldiak izango dira herrian azaroaren 18tik, asteartea, aurrera.
-Azaroak 18, asteartea:'Chopin eta pianoa' ikuskizuna izango da komentuan, 19:30etik aurrera.
-Azaroak 19, asteazkena: musika eskolako emanaldia Aita Mari aretoan, 18:30etik aurrera.
-Azaroak 21, ostirala: Beheko Plaza Abesbatzaren kontzertua komentuan, 19:30etik aurrera.
-Azaroak 22, larunbata. Xixili eguna: 09:00etan eta 19.00etan Udal Txistulari Bandaren kalejira. 19:00etan San Pedro Abesbatzaren kantu-kalejira.
-Azaroak 26, asteazkena: akordeoi kontzertua Aita Marin, 18:30etik aurrera.
-Azaroak 27, osteguna: 'Beethoven eta sinfonia' ikuskizuna komentuan, 19:30etik aurrera.
-Azaroak 29, larunbata: iluntzean, Udal Musika Bandaren kontzertua Maria eta Jose aretoan. Antolatzailea: Musika Patronatua
Antzerkia
XXVI. Euskal Antzerki Topaketak
AZPEITIA, Izarraitz pilotalekua - 2008-11-28, 21:30
XXVI. Euskal Antzerki Topaketak. 'Emakumeak izerapean', Tanttaka taldea. Antolatzailea: Udala
Zinema
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-11-28, 22:00
. Antolatzailea: Matadeixe Zinetogram Taldea eta Azkoitiko Udala
Batzarra
2009ko udal aurrekontuak aztertzeko batzarra
ORIO - 2008-11-28tik 2008-11-28era, 18:00-20:00
Udal aurrekontuak 2009
Orioko Eusko Alkartasunak 2009rako udal aurrekontuak aztertuko ditu azaroaren 28an, ostirala, Alkartetxean (Arrantzale kalea, 5), 18:00etatik 20:00tara. Bide batez proposamenak planteatu nahi dituen herritar eta elkarte oro gonbidatzen ditu bertara.
Antolatzailea: Orioko Eusko Alkartasuna
Antzerkia
ZARAUTZ, Lizardi antzokian - 2008-11-28, 22:15ean
Loli Astorekak eta Iņake Irastortza aktorek 'Ezker-eskuma' antzezlana taularatuko dute Lizardi antzokian, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekimenen baitan. Antolatzailea: Zarauzko Udala
Ekitaldia
AZPEITIA, Udaletxeko arkupetan - 2008-11-28, 19:00
'Euskaraz bai' ekitaldia antolatu dute herriko euskalgintzak eta Kontseiluak. Bertan, Kontseiluaren 10. urteurrena ospatzeko abenduaren 13an BECen egingo den ekitaldi nagusira joateko moduen berri emango dute eta atxikimenduak bilduko dituzte. Antolatzailea: Azpeitiko euskalgintza eta Kontseilua
Jardunaldia
AZPEITIA, Zapo Txoko gaztelekuan - 2008-11-28, 17:00
Mus Txapelketa. Izena emateko aukera zabalduta dute eta egunean bertan ere izena emateko aukera dago. Antolatzailea: Zapo Txoko gazteak
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.