Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko urriak 12, Igandea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-06-13

Erakusketa

Iñigo Manterolaren margolanak

ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Ostiraletan 18:00-21:00 eta larunbatetan 12:00-14:00 eta 19:00-21:00

Kaia Galerian, Iñigo Manterolaren oleo lanak egongo dira ikusgai.

Erakusketa

Pintura eta argazkiak

ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Larunbatean eta igandean 11:00-14:00 eta 16:30-21:00

Wozzeck arte galerian, argazki eta margolanez osatutako arte galeria daukate ikusgai.

Erakusketa

Beirate artistikoak

ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31tik 2008-08-31era, asteazkenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-19:00

Legarra beirategian beirate artistikoak daude ikusgai nahi duen herritarrentzat.

Erakusketa

Santa Maria la Real arkeologia multzoa

ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Asteartetik ostiralera bisita gidatuak; larunbatetan 11:00-13:00 eta 16:00-18:00; igandeetan 16:00-18:00

Arte eta Historia Museoaren inguruan biltzen den ondarea dago ikusgai. Zarautz kanpandorrea, Santa Maria la Real parrokiaren bueltan dagoen arkeologia aztarnategia eta gainerako ondarea ikusteko aukera dute bisitariek.

Ikastaroa

Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa

ZARAUTZ, Aiala Ostalaritza Eskolan - 2008-05-13tik 2008-06-19era, 16:00-18.30

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Zinema

Rockumentalak!: 'Soul of a man'

ZARAUTZ, Modelo zinema - 2008-06-13, 22:15

Rockumentalak! musika zinema zikloaren baitan, gaur Wim Wenders zuzendariaren lana izango da, hiru bluesmanen bizitza ardatz hartuta.

Ikuskizuna

Kirol Erakustaldia

GETARIA, herriko frontoian - 2008-06-13, 18:00etan

Herriko frontoian kirol erakustaldiak egingo dituzte. Bertan kiroldegian zein kirol egiteko aukera dagoen erakutsiko dute.

Ekitaldia

Extremadurako ardo dastaketa

ZARAUTZ, Extremadurako Etxean - 2008-06-13, 19:30ean

Extremadurako Jardunaldien baitan, Extremadurako ardoen dastaketa egingo dute Almendralejoko Bodegas San Marcosek eskainita. Antolatzailea: Francisco de Zurbaran elkartea

Dantza

Ikasturte bukaerako jaialdia

AZPEITIA, Kiroldegia - 2008-06-13, 20:00

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoen ikasturtet bukaerako jaialdia. Antolatzailea: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai

Ekitaldia

Gizon proba

ZESTOA, Zestoa - 2008-06-13, 22:30ean

Gizon proba egingo dute Zestoako taldeak eta Akuako Taldeak elkarren aurka. 22:30ean izango da herriko plazan eta sarrera 5 eurotan salduko da.

Jaiak

San Antonio Jaiak

ERREZIL, Errezilen - 2008-06-13, Egun osoan zehar

10:30. Txupinazoa San Antonion.
11:00. Meza.
Ondoren, hamaiketakoa, herriko trikitilarien eta bertsolarien emanaldia. Haurrentzako poniak, zekor txikiak etb.
16:00. Umeentzako jolasak eskolako jolastokian.
Afal ostean, herriko gaztetxoen play-back emanaldia
Ondoren, Kupela taldearekin erremeria.
Goizaldean, txorizo egosi pintxoak Borondegin.

Antzerkia

Pailazoen emanaldia: 'Korri, salto eta brinko'

ORIO, Kultur Etxean - 2008-06-13, 18:30ean

Ostiralean 'Korri, salto eta brinko' pailaso ikuskizuna izango da Orioko Kultur Etxean. 18.30ean hasiko da eta Zaragueta ikastetxeak antolatu du Orioko Udalaren eta Kutxaren laguntzarekin. Antolatzailea: Zaragueta ikastetxea, Orioko Udalaren eta Kutxaren laguntzarekin

Lehiaketa

III. Pintxo Lehiaketa

ZUMAIA, - - 2008-06-13tik 2008-06-15era, -

III. Pintxo Lehiaketa egingo dute asteburuan Zumaiako tabernetan eta jatetxetan. sariak igandean, ekainaren 15ean, banatuko dituzte Basadi auzoan, 19:30etik aurrera. Antolatzailea: Zumaiako Udala

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa