Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-06-05

Erakusketa

Iñigo Manterolaren margolanak

ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Ostiraletan 18:00-21:00 eta larunbatetan 12:00-14:00 eta 19:00-21:00

Kaia Galerian, Iñigo Manterolaren oleo lanak egongo dira ikusgai.

Erakusketa

Pintura eta argazkiak

ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Larunbatean eta igandean 11:00-14:00 eta 16:30-21:00

Wozzeck arte galerian, argazki eta margolanez osatutako arte galeria daukate ikusgai.

Erakusketa

Beirate artistikoak

ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31tik 2008-08-31era, asteazkenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-19:00

Legarra beirategian beirate artistikoak daude ikusgai nahi duen herritarrentzat.

Erakusketa

Santa Maria la Real arkeologia multzoa

ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Asteartetik ostiralera bisita gidatuak; larunbatetan 11:00-13:00 eta 16:00-18:00; igandeetan 16:00-18:00

Arte eta Historia Museoaren inguruan biltzen den ondarea dago ikusgai. Zarautz kanpandorrea, Santa Maria la Real parrokiaren bueltan dagoen arkeologia aztarnategia eta gainerako ondarea ikusteko aukera dute bisitariek.

Ikastaroa

Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa

ZARAUTZ, Aiala Ostalaritza Eskolan - 2008-05-13tik 2008-06-19era, 16:00-18.30

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Erakusketa

Ikastolako ikasleen lanak ikusgai

ORIO, Kultur Etxean - 2008-06-03tik 2008-06-06era, 17:30etik 20:00etara

Ekainaren 3tik 6ra bitartean Orioko Herri Ikastolako ikasleen ikasturte osoko lanak ikusgai egongo dira Kultur Etxean, 17:30etik 20:00etara. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola

Jokoa

Mus Txapelketa Sanjuandegin

AZPEITIA, Ongi Etorri erretegian - 2008-06-05, 21:00

Mus Txapelketa Ongi Etorri erretegian, Sanjuandegiko Festa Batzordeak antolatuta. Izena ematea 30 euro da. Sariak: Lehen saria: 250 euro, txapelak eta garaikurrak. Bigarrena: 190 euro eta garaikurrak. Hirugarrena: 130 euro. Laugarrena: 70 euro. Antolatzailea: Sanjuandegiko Festa Batzordea

Jaiak

Mus txapelketa

AZPEITIA, Ongi Etorri erretegian - 2008-06-05, 21:00

Mus txapelketa. Izena emateko 30 euro ordaindu behar dira bikoteko. Antolatzailea: Sanjuandegiko Festa Batzordea

Hitzaldia

Esnearen Ligako hitzaldia

AZPEITIA, Sindikatu Zaharra - 2008-06-05, 18:00

Gaia: 'Zergatik umeari bularra eman' Antolatzailea: Esnearen Liga

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa