
Erakusketa
ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Ostiraletan 18:00-21:00 eta larunbatetan 12:00-14:00 eta 19:00-21:00
Kaia Galerian, Iñigo Manterolaren oleo lanak egongo dira ikusgai.
Erakusketa
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Larunbatean eta igandean 11:00-14:00 eta 16:30-21:00
Wozzeck arte galerian, argazki eta margolanez osatutako arte galeria daukate ikusgai.
Erakusketa
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31tik 2008-08-31era, asteazkenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-19:00
Legarra beirategian beirate artistikoak daude ikusgai nahi duen herritarrentzat.
Erakusketa
Santa Maria la Real arkeologia multzoa
ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Asteartetik ostiralera bisita gidatuak; larunbatetan 11:00-13:00 eta 16:00-18:00; igandeetan 16:00-18:00
Arte eta Historia Museoaren inguruan biltzen den ondarea dago ikusgai. Zarautz kanpandorrea, Santa Maria la Real parrokiaren bueltan dagoen arkeologia aztarnategia eta gainerako ondarea ikusteko aukera dute bisitariek.
Ikastaroa
Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa
ZARAUTZ, Aiala Ostalaritza Eskolan - 2008-05-13tik 2008-06-19era, 16:00-18.30
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Jaiak
AZPEITIA, Eliz kalean - 2008-05-30, 18:00
Eliz kaleko Korputz jaiak. 18:00etan, Juan Antxieta musika eskolako ikasleen kalejira. Ondoren, buruhandiak. 22:30ean, Laja eta Egurenekin erromeria. Antolatzailea: Eliz kaleko Festa Batzordea
Ekitaldia
AZPEITIA, Betharrametan - 2008-05-30, 19:00
Emakumeen Mahaiak eta Parekidetasun sailak antolatuta, ikasturte bukaerako jaialdia. 19:00etatik 19:30era, Amaia Garmendiak zuzenduta gitarra saioa. 19:30ean, Alaitz Olaizolak zuzenduta 'Habemus zirkus' antzezlana. 21:00etan, afaria, Kiruri jatetxean. Antolatzailea: Emakumeen Mahaia eta Parekidetasun saila
Dantza
GETARIA, Herriko frontoian - 2008-05-30, 18:00etan eta 22:00etan
Herriko frontoian Gure Txeruk antolatuta, dantza taldearen dantza-erakustaldia:
18:00etan Haurren dantza erakustaldia
22:30ean Gazte eta helduen dantza-erakustaldia Antolatzailea: Euskal Astearen baitan, Udalak antolatuta
Musika
Ken Zazpi taldearen kontzertua
ZUMAIA, Maria eta Joseko aretoan - 2008-05-30, 22:30ean
Ken Zazpi taldearen kontzertua, 'Argiak' disko berria aurkezpen-biraren baitan. Emanaldia Maria eta Joseko aretoan izango da, 22:30etik aurrera.
Zinema
Rockumentalak!: 'Joe Strummer: The Future is unwritten'
UROLA-KOSTA, Modelo zineman - 2008-05-30, 22:15
Rockumentalak! musika zinema zikloaren baitan, gaur Julian Temple zuzendariaren lana izango da. Joe Strummer hartuko dute ardatz, hippy hasi eta okupa punkyen errege bihurtu zen gaztea.
Musika
ZARAUTZ, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxea - 2008-05-30tik 2008-05-30era, 22:00
SKT sekuentzia--> http://www.mundurat.net/skt
Laia--> http://www.myspace.com/laiarock
Panta--> Bakarlaria Antolatzailea: Arraio irratia
Musika
Itziar Beitiaren piano kontzertua
AZKOITIA, Santa Klara komentuan - 2008-05-30, 20:00
. Antolatzailea: .
Musika
Karma Quintet Jazz taldearen kontzertua
ZESTOA, Zestoako Bainu-etxean - 2008-05-30, 22:00etan
Karma Quintet Jazz taldeak Zestoako Bainu-etxean kontzertua eskainiko du 22:00etan. Antolatzailea: Kutxa Fundazio
Ipuin Kontalaria
Arnau vilardebo ipuin kontalari katalanaren emanaldia
AZPEITIA, Orkatzen - 2008-05-30tik 2008-05-30era, Gaueko 10:30tan
Naiz eta berandu ibili.Orkatz kultur elkarteak gonbidapena zabaltzen
dizue. Arnau vilardebo ipuin kontalari katalanaren emanaldia ikustera
Maiatzak30 Ostirala gaueko 10:30tan.
Greziar mitologia oinarri harturik umorezko emanaldi paregabea
eskeiniko digu katalan honek.Barkatu baina emanaldia erdaraz izango
da. Antolatzailea: Orkatz Kultur Elkartea
Zinema
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-05-30, 22:00
. Antolatzailea: Azkoitiko Udala
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.