
Erakusketa
ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Ostiraletan 18:00-21:00 eta larunbatetan 12:00-14:00 eta 19:00-21:00
Kaia Galerian, Iñigo Manterolaren oleo lanak egongo dira ikusgai.
Erakusketa
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Larunbatean eta igandean 11:00-14:00 eta 16:30-21:00
Wozzeck arte galerian, argazki eta margolanez osatutako arte galeria daukate ikusgai.
Erakusketa
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31tik 2008-08-31era, asteazkenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-19:00
Legarra beirategian beirate artistikoak daude ikusgai nahi duen herritarrentzat.
Erakusketa
Santa Maria la Real arkeologia multzoa
ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Asteartetik ostiralera bisita gidatuak; larunbatetan 11:00-13:00 eta 16:00-18:00; igandeetan 16:00-18:00
Arte eta Historia Museoaren inguruan biltzen den ondarea dago ikusgai. Zarautz kanpandorrea, Santa Maria la Real parrokiaren bueltan dagoen arkeologia aztarnategia eta gainerako ondarea ikusteko aukera dute bisitariek.
Ikastaroa
Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa
ZARAUTZ, Aiala Ostalaritza Eskolan - 2008-05-13tik 2008-06-19era, 16:00-18.30
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Azoka
Bigarren Eskuko Liburuen Azoka
GETARIA, Udaletxea azpian - 2008-05-26tik 2008-05-29era, 18:00etatik 20:00etara
Astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00etara, bigarren eskuko liburuen azoka. Biltzen den dirua Artzaperentzat izango da.
Erakusketa
Castillo Suarezen margolanen erakusketa
ZARAUTZ, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxea - 2008-05-26tik 2008-05-29era, 18:00-21:00
Antolatzailea: Arraio irratia
Jaiak
AZPEITIA, Eliz kalean - 2008-05-29, 18:00
18:00etan, Eliz kaleko jaien hasiera Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleekin, trikitilariekin. Ondoren, buruhandiak. Antolatzailea: Eliz kaleko Festa Batzordea
Jaiak
Eliz kaleko hildakoen aldeko meza
AZPEITIA, Eliz kalean - 2008-05-29, 19:30
Eliz kaleko Korputz jaien baitan, kaleko hildakoen aldeko meza, 19:30ean, Parrokian. Antolatzailea: Eliz kaleko Festa Batzordea
Ikuskizuna
GETARIA, Alondegian - 2008-05-29, 22:00etan
Mikel Peruarena eta Xabier Aranbururen eskutik, “Edan ase arte” ikuskizuna; musika zuzenean eta poesia. Euskal Astearen baitan antolatutako ekitaldia. Antolatzailea: Euskal Astearen baitan, Udalak antolatuta
Bertsolaritza
XVII. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa
AZKOITIA, Baztartxo antzokian - 2008-05-29, 15:00
DBHko parte-hartzaileek euren bertsoak abestuko dituzte. Antolatzailea: Xabier Munibe Ikastolako Udaberri-Indarlan guraso elkarteak
Batzarra
AZKOITIA, Udaletxeko areto nagusian - 2008-05-29, 08:30
Gai zerrenda:
1.- Aurreko bilkurako akta irakurri eta onartzea hala badagokio.
2.- Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko udal ordenantza hasieraz onartzea.
3.- Azkoitiko bizileku-erabilerarako eraikinetan dauden etxebizitzen irisgarritasuna sustatzeko Udal Ordenantza hasieraz onartzea.
4.- Lurzoru publikoan igogailuen instalazioen okupazio-erregimena eta berari dagokion kanona onartzea.
5.- Azkoitiko Udala eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen arteko hitzarmena onartzea.
6.- Azkoitiko Udalaren ohorezko aipamena den Urrezko Dominak ematea.
7.- Deklarazio Instituzionala: Euskal konpromisoa giza eskubideen alde.
8.- Igotz Arenas Alkorta jaunak aurkeztutako mozioa eta EAJ-PNV taldeak aurkeztutako mozioa: 33/01 amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auziaren aurrean.
9.- Palestinari buruzkoa EAE-ANV taldeak aurkeztutako mozioa.
10.- Aurrekontuari eta diruzaintzari buruzko informazioa.
11.- Galde eskaerak. Antolatzailea: Azkoitiko Udala
Hitzaldia
Mendi Astea: Alberto Iñurrategiren 'Begiz begi'
ZARAUTZ, Antoniano aretoan - 2008-05-29, 20:00etan
Pagoeta Mendizale Elkarteak Mendi Astea antolatu du eta gaur Alberto Iñurrategi mendizalea izango da Begiz Begi ikuskizunarekin. Antolatzailea: Pagoeta Mendizale Elakartea
Hitzaldia
Inkomunikkzioa lelopean mahai ingurua
ZARAUTZ, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxea - 2008-05-29tik 2008-05-29era, 20:00
Antolatzailea: Arraio irratia
Musika
AZKOITIA, Kultur Etxean - 2008-05-29, 19:30
Euskal musika tresnei buruzko saio didaktikoa egingo dute Iñaki Plazak eta Ion Garmendiak. Antolatzailea: Azkoitiko Udala eta Kutxa
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.