Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko maiatzak 18, Igandea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-05-17

Erakusketa

Recullantoligic

ZARAUTZ, Sanz Enea - 2008-03-31tik 2008-05-25era, Lanegunetan 18:00-21:00 eta Igandeetan 12:00-14:00 eta 18:00-21:00

Argazki Bilera ekimenaren baitan, A. Campaña argazkilariaren Recullantoligic erakusketa egongo da ikusgai Sanz Enean.

Erakusketa

Ceuta, hiria eta muga

ZARAUTZ, Torre Luzea - 2008-03-31tik 2008-05-25era, Lanegunetan 18:00-20:00 eta igandeetan 12:00-14:00 eta 18:00-21:00

Argazki Bilera ekimenaren baitan, erakusketa berezia jarri dute Fidel Raso argazkilariaren lanekin Torre Luzean. Bertan, Ceutako argazkiak daude ikusgai.

Erakusketa

'Harresia' argazki erakusketa

UROLA-KOSTA, Photomuseum - 2008-03-31tik 2008-05-25era, Asteartetik igandera 10:00-13:00 eta 16:00-20:00

Argazki Bilera ekimenaren baitan, Photomuseumen 'Harresia' izeneko erakusketa jarri dute Jesus Maria Zabalza argazkilariaren irudiekin.

Erakusketa

Iñigo Manterolaren margolanak

ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Ostiraletan 18:00-21:00 eta larunbatetan 12:00-14:00 eta 19:00-21:00

Kaia Galerian, Iñigo Manterolaren oleo lanak egongo dira ikusgai.

Erakusketa

Pintura eta argazkiak

ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Larunbatean eta igandean 11:00-14:00 eta 16:30-21:00

Wozzeck arte galerian, argazki eta margolanez osatutako arte galeria daukate ikusgai.

Erakusketa

Beirate artistikoak

ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31tik 2008-08-31era, asteazkenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-19:00

Legarra beirategian beirate artistikoak daude ikusgai nahi duen herritarrentzat.

Erakusketa

Santa Maria la Real arkeologia multzoa

ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Asteartetik ostiralera bisita gidatuak; larunbatetan 11:00-13:00 eta 16:00-18:00; igandeetan 16:00-18:00

Arte eta Historia Museoaren inguruan biltzen den ondarea dago ikusgai. Zarautz kanpandorrea, Santa Maria la Real parrokiaren bueltan dagoen arkeologia aztarnategia eta gainerako ondarea ikusteko aukera dute bisitariek.

Ikastaroa

Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa

ZARAUTZ, Aiala Ostalaritza Eskolan - 2008-05-13tik 2008-06-19era, 16:00-18.30

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.

1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.

Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.

- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)

- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).

- Prezioa: 10 Euro/perts.

www.delikatuzbizi.com
Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)

Musika

Azkoitiko XVII. Udaberriko Musikaldia

AZKOITIA, Santa Kutz komentuko elizan - 2008-05-17, 18:30

Zokazko Laukotearen eta Alberto Urretxo tronboi-jotzailearen emanaldia. Antolatzailea: Azkoitiko Udala

Jaiak

San Isidro jaiak

AZPEITIA, Aratz Errekan - 2008-05-17, 08:00

San Isidro jaiak: 08:00etan, suziriak. 09:00etan, mendi irteera: Izazpi-Pagotxeta-Samiño. 17:00etan, idi demak: Paulo Aranberri-ren idi parea Xanti Urkiola eta Iker Etxeberria hitzai direla. Bestetik, Igeldoren idiak, etxeko bi anai hitzai direla. 20:30ean, gazte afaria. Jon Ostolaza eta Unai Andonegi soinu-jotzaileak. 01:00etan, arraultza egosi gehiago nork jan lehiaketa. 04:00etan, baratzuri-zopa jana. Antolatzailea: Aratz Errekako Festa Batzordea

Zinema

'Los falsificadores'

AZKOITIA, Baztartxo - 2008-05-17, 22:00

. Antolatzailea: Azkoitiko Udala

Jaiak

Herri Jaiak 2008

AZKOITIA - 2008-05-17, Egunean zehar

11:00etatik 13:30era, Aitzan, Goitibeherak, bikoteka.
16:00etatik 19:30era, eliz atarian, 3x3 areto futbol txapelketa.
23:00etan, plazan, kontzertua. Nancys Rubias.
Antolatzailea: Azkoitiko Udala

Dantza

Dantzaldia Urarte taldearekin

ZUMAIA, Beheko Plazan - 2008-05-17, 19:30ean

Dantzaldia izango da Beheko Plazan, 19:30ean, Urarte taldearen eskutik. Eguraldiak lagunduko balu, bigarren saio bat egingo lukete gauean, 22:30etik aurrera.

Irteera

Lurrun trenean ibilaldiak

AZPEITIA, Trenbidearen Euskal Museoa - 2008-05-17, 10:30

Trenbidearen Euskal Museoan lurrun trenean ibilaldiak Lasaora: 12:30ean eta 18:00etan. Museoa 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era dago zabalik. Antolatzailea: Trenbidearen Euskal Museoa

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa