
Erakusketa
ZARAUTZ, Sanz Enea - 2008-03-31tik 2008-05-25era, Lanegunetan 18:00-21:00 eta Igandeetan 12:00-14:00 eta 18:00-21:00
Argazki Bilera ekimenaren baitan, A. Campaņa argazkilariaren Recullantoligic erakusketa egongo da ikusgai Sanz Enean.
Erakusketa
ZARAUTZ, Torre Luzea - 2008-03-31tik 2008-05-25era, Lanegunetan 18:00-20:00 eta igandeetan 12:00-14:00 eta 18:00-21:00
Argazki Bilera ekimenaren baitan, erakusketa berezia jarri dute Fidel Raso argazkilariaren lanekin Torre Luzean. Bertan, Ceutako argazkiak daude ikusgai.
Erakusketa
UROLA-KOSTA, Photomuseum - 2008-03-31tik 2008-05-25era, Asteartetik igandera 10:00-13:00 eta 16:00-20:00
Argazki Bilera ekimenaren baitan, Photomuseumen 'Harresia' izeneko erakusketa jarri dute Jesus Maria Zabalza argazkilariaren irudiekin.
Erakusketa
ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Ostiraletan 18:00-21:00 eta larunbatetan 12:00-14:00 eta 19:00-21:00
Kaia Galerian, Iņigo Manterolaren oleo lanak egongo dira ikusgai.
Erakusketa
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Larunbatean eta igandean 11:00-14:00 eta 16:30-21:00
Wozzeck arte galerian, argazki eta margolanez osatutako arte galeria daukate ikusgai.
Erakusketa
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31tik 2008-08-31era, asteazkenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-19:00
Legarra beirategian beirate artistikoak daude ikusgai nahi duen herritarrentzat.
Erakusketa
Santa Maria la Real arkeologia multzoa
ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Asteartetik ostiralera bisita gidatuak; larunbatetan 11:00-13:00 eta 16:00-18:00; igandeetan 16:00-18:00
Arte eta Historia Museoaren inguruan biltzen den ondarea dago ikusgai. Zarautz kanpandorrea, Santa Maria la Real parrokiaren bueltan dagoen arkeologia aztarnategia eta gainerako ondarea ikusteko aukera dute bisitariek.
Ikastaroa
Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa
ZARAUTZ, Aiala Ostalaritza Eskolan - 2008-05-13tik 2008-06-19era, 16:00-18.30
Ordiziako Delikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian DELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz bizi delikatuz eta mugituz goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. DELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o El Txoko del Gourmet Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Jaiak
AZPEITIA, Aratz Errekan - 2008-05-16, 20:00
San Isidro jaiak: 20:00etan, suziriak. 20:30ean, arkume-jana. Afalondoan, Xabier Etxaniz (Euskal Herriko txapelduna) eta Iņigo Galdos trikitilariak. Antolatzailea: Aratz Errekako Festa Batzordea
Ekitaldia
AZPEITIA, Herriko plazan - 2008-05-16, 17:00
Ingurumen Astea. Bigarren eskuko azoka. 17:00etatik 20:30era, herriko plazan. Antolatzailea: Eskoal Agenda 21
Zinema
'La escafandra y la mariposa' filma
AZPEITIA, Betharramen - 2008-05-16, 22:00
'La escafandra y la mariposa' filma Antolatzailea: Udala
Zinema
AZKOITIA, Baztartxon - 2008-05-16, 22:00
. Antolatzailea: Azkoitiko Udala
Musika
Xabi Strubell UNEGUNEAK(poesia eta musika ikuskizuna)
AZPEITIA, Orkatzen - 2008-05-16tik 2008-05-16era, Gaueko 10:30tan
Honako ikuskizuna Xabi Strubell-en poema eta kantuetan oinarritutako ikuskizuna da, eta beraz poesia eta musika uztartzen ditu. Xabi Strubell-ek ibilbide luzea du euskal kantagintzan, Dut, Anari eta Zura taldeetan ibili delarik. Guztira 7 disko egin ditu. Musikari gisa Europa eta Ameriketan bira desberdinetan parte hartu du.
Honako ikuskizunean, bakarka aritzen da, bideo-jartzaile batek bere irudiekin laguntzen diolarik. Poesia eta musika bat egitearen ideia nahiko zabaldua dago Euskal Herrian, azken boladan esperientzia desberdinak sortu direlarik. Ildo honetatik jarraituta, Xabi Strubell-ek sorkuntza propioetan oinarritzen du ikuskizuna, berak propio sortutako poemetan eta kantuetan. Bideo jartzaileak Rer du izena, eta esperientzia luzea du bideo emankizunetan. Ikuskizunak ordu bete irauten du. Funtsean kitarra eta ahotsa erabiltzen direlarik, ikuskizunaren zenbait tartetan aldez aurretik grabatutako giroak txertatzen dira. Haien gainean, artistak poemak errezitatzen ditu. Hizkuntza aldetik, euskara erabiltzen da gehien, katalanezko, portugesezko eta ingelerazko poemak ere entzuten direlarik ikuskizunean. Antolatzailea: Orkatz Kultur Elkartea
Bertsolaritza
ORIO, Kalakari tabernan - 2008-05-16, 22:30ean
Ostiralean GR-16 bertso bideko saioa egingo da Kalakari tabernan, 22:30ean hasita. Bertan Orio eta Errenteria izango dira aurrez aurre. Iņaki Gurrutxaga, Egoitz Eizagirre eta Unai Manterola ariko dira Orioren alde.
Antolatzailea: Errikotxia
Antzerkia
ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoan - 2008-05-16, 22:00etan
Kanpingags ekoizpen etxearen 'Hor al zaude?' antzezlana izango da ikusgai Aita Mari aretoan, maiatzaren 16an, 22:00etatik aurrera. Javier Daulte antzerkigile argentinarraren testu batean oinarrituta dago eta Joseba Apaolazak zuzentzen du. Aktore lanetan, berriz, Asier Hormaza edo Aitor Gabilondo eta Ainhoa Aierbe ariko dira.
Musika
Itaka eta Zein? taldeen kontzertua
UROLA-KOSTA, Gaztetxean - 2008-05-16, 23:00
MAIATZAK 16 OSTIRALA KONTZERTUA AZPEITIKO GAZTETXEAN G23:00TAN: ITAKA + ZEIN?. Zein? taldekoek itzulerako disko berria aurkeztuko dute. Antolatzailea: Gaztetxea
Musika
Zumaiako Musika Eskolaren elkartruke kontzertua
ZUMAIA, Maria eta Jose ikastetxeko aretoan - 2008-05-16, 19:00etan
Zumaiako Musika Eskolaren elkartruke kontzertua izango da Maria eta Jose ikastetxeko aretoan, 19:00etatik aurrera. Emanaldian Azpeitiko eta Zestoako musika eskoletako haurrak ere ariko dira.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.