
Lehiaketa
Aukeratu Herria - 2008-02-07tik 2008-05-15era
Logo berri bat sortzeko lehiaketa deialdia
Eusko Ikaskuntzako Ei Gazte! Lehiaketaren lehen edizioa jarri du abian. Ediizio honetan gazteria sailaren logoa diseinatzeko deialdia egiten du elkarteak. Baldintzak gutxi dira eta saria, erakargarria:
.- Gaztea izatea (16 eta 30 urte bitartean).
.- Gaitasun sortzailea eta gustu estetikoa izatea.
.- Epea: Maiatzaren 15a arte.
.- Saria: 1500 euro.
Informazio guztia:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/premios/object.php?o=16582
Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos
Miramar Jauregia Miraconcha 48
20.007 Donostia
Tel 943 31 08 55
E-mail: gazteria@eusko-ikaskuntza.org
Antolatzailea: Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila
Erakusketa
ZARAUTZ, Sanz Enea - 2008-03-31tik 2008-05-25era, Lanegunetan 18:00-21:00 eta Igandeetan 12:00-14:00 eta 18:00-21:00
Argazki Bilera ekimenaren baitan, A. Campaña argazkilariaren Recullantoligic erakusketa egongo da ikusgai Sanz Enean.
Erakusketa
ZARAUTZ, Torre Luzea - 2008-03-31tik 2008-05-25era, Lanegunetan 18:00-20:00 eta igandeetan 12:00-14:00 eta 18:00-21:00
Argazki Bilera ekimenaren baitan, erakusketa berezia jarri dute Fidel Raso argazkilariaren lanekin Torre Luzean. Bertan, Ceutako argazkiak daude ikusgai.
Erakusketa
UROLA-KOSTA, Photomuseum - 2008-03-31tik 2008-05-25era, Asteartetik igandera 10:00-13:00 eta 16:00-20:00
Argazki Bilera ekimenaren baitan, Photomuseumen 'Harresia' izeneko erakusketa jarri dute Jesus Maria Zabalza argazkilariaren irudiekin.
Erakusketa
ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Ostiraletan 18:00-21:00 eta larunbatetan 12:00-14:00 eta 19:00-21:00
Kaia Galerian, Iñigo Manterolaren oleo lanak egongo dira ikusgai.
Erakusketa
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Larunbatean eta igandean 11:00-14:00 eta 16:30-21:00
Wozzeck arte galerian, argazki eta margolanez osatutako arte galeria daukate ikusgai.
Erakusketa
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31tik 2008-08-31era, asteazkenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-19:00
Legarra beirategian beirate artistikoak daude ikusgai nahi duen herritarrentzat.
Erakusketa
Santa Maria la Real arkeologia multzoa
ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31tik 2008-08-31era, Asteartetik ostiralera bisita gidatuak; larunbatetan 11:00-13:00 eta 16:00-18:00; igandeetan 16:00-18:00
Arte eta Historia Museoaren inguruan biltzen den ondarea dago ikusgai. Zarautz kanpandorrea, Santa Maria la Real parrokiaren bueltan dagoen arkeologia aztarnategia eta gainerako ondarea ikusteko aukera dute bisitariek.
Ekitaldia
AZPEITIA, Ikastetxeetan - 2008-05-12tik 2008-05-15era, -
Ingurumen Astea ikastetxeetan, uraren inguruko tailerra. Antolatzailea: Eskola Agenda 21
Erakusketa
AZPEITIA, Betharrametan - 2008-05-12tik 2008-05-25era, 18:00
Pintura erakusketa, Betharrametan. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara. Antolatzailea: Udala
Ikastaroa
Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa
ZARAUTZ, Aiala Ostalaritza Eskolan - 2008-05-13tik 2008-06-19era, 16:00-18.30
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hirugarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurten, jarduera fisikoak gure osasunean duen eragin positiboa eta elikadura ohitura osasuntsuekin duen erlazioa azpimarratu asmoz “bizi d’elikatuz eta mugituz” goiburupean egingo da.
Aurtengo programa Gipuzkoako 4 sukaldaritza eskolatan emango den D´ELIKATUZ BIZI Sukalaritza Osasuntsua ikastaroarekin hasiko da.
1. D’ELIKATUZ BIZI Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa (maiatza-ekaina):
Ikastaro bakoitzeko saiotako batean, elikadura tailer bat egingo da. Bertan, Giza Nutrizio eta Dietetikan aditu batek gure elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Partehartzaile bakoitzak D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza osasungarria errezeta liburua jasoko du, aurtengoan sukaldaritza eskolek prestaturiko errezeta berri gehiagorekin.
- Hauek dira D´ELIKATUZ BIZI sukaldaritza ikastaroa eskainiko duten 4 sukaldaritza eskolak:
o Aiala Ostalaritza Eskola (Zarautz)
o Cebanc-Cdea Ostalaritza Goi Eskola (Donostia)
o ‘El Txoko del Gourmet’ Sukaldaritza Eskola(Donostia)
o Goierri Lanbide Eskola (Ordizia)
- Eskola bakoitzak hirutan emango du ikastaroa maiatza eta ekainean (ikus programa).
- Prezioa: 10 Euro/perts.
www.delikatuzbizi.com Antolatzailea: D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Zinema
Lanaren Kontrako Zinema Zikloa
AZKOITIA, Matadeixen - 2008-05-14, 21:30
'Arcadia' Antolatzailea: Matadeixe Zinetogram Taldea
Bertsolaritza
Zestoako Herri Ikastxeko 5. mailako ikasleak
ZESTOA, Udaletxe azpian - 2008-05-14, 18:30etan
Zestoako Herri Ikastetxeko 5. mailako ikasleek bertso emanaldia eskainiko dute maiatzaren 14an 18:30ean. Saio Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak orain dela zortzi urte sortu zuen 'Bertsolaritza eta Ahoskotasuna' proeiktuari esker antolatu dute. Antolatzailea: Zestoako Herri Eskola eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.