
Erakusketa
Erretratua, Kutxaren argazki bilduma
ZARAUTZ, Photomuseumen - 2008-01-15tik 2008-03-16era, Asteartetik igandera, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00; ostiralero sarrera doan izango da
Kutxak Photomuseumari utzi dion argazki ondarearen zati bat erakutsiko da lehenbiziko aldiz Photomuseumen bertan. Lehenbiziko argazki erretratuetatik teknikak zer nolako garapena izan duen eta gizartean nola zabaldu zen ikusteko aukera emango du erakusketak, balio handiko dokumentuekin. Antolatzailea: Photomuseum
Erakusketa
ZARAUTZ, Sanz Enean - 2008-01-31tik 2008-02-10era, Lanegunetan 18:00-20:00, igande eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
Juan Gorriti eskultorearen lanak ikusteko aukera dago Sanz Eneako erakusgelan. Antolatzailea: Zarauzko Udala
Erakusketa
ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-02-06tik 2008-03-31era, Ostiraletan 18:00-21:00 eta larunbatetan 12:00-14:00 eta 19:00-21:00
Iņigo Manterola margolariaren oleoak ikusteko aukera dago.
Erakusketa
ZARAUTZ, Legarra beirategia - 2008-02-06tik 2008-03-31era, Asteazkenetik ostiralera
Legarra beirategian egindako beirate artistikoez gozatzeko parada izango da.
Erakusketa
ZARAUTZ, Wozzeck galerian - 2008-02-06tik 2008-03-31era, Larunbatean eta igandeetan 11:00-14:00 eta 16:30-21:00
Pintura eta argazkiekin osatutako erakusketa dago ikusgai.
Lehiaketa
Aukeratu Herria - 2008-02-07tik 2008-05-15era
Logo berri bat sortzeko lehiaketa deialdia
Eusko Ikaskuntzako Ei Gazte! Lehiaketaren lehen edizioa jarri du abian. Ediizio honetan gazteria sailaren logoa diseinatzeko deialdia egiten du elkarteak. Baldintzak gutxi dira eta saria, erakargarria:
.- Gaztea izatea (16 eta 30 urte bitartean).
.- Gaitasun sortzailea eta gustu estetikoa izatea.
.- Epea: Maiatzaren 15a arte.
.- Saria: 1500 euro.
Informazio guztia:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/premios/object.php?o=16582
Eusko Ikaskuntza Sociedad de Estudios Vascos
Miramar Jauregia Miraconcha 48
20.007 Donostia
Tel 943 31 08 55
E-mail: gazteria@eusko-ikaskuntza.org
Antolatzailea: Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila
Jaiak
AZPEITIA, Matxinbentan - 2008-02-10, 11:00etatik aurrera
Txistulariekin goiz eresia. 11:00etan, meza. Ondoren, 11:30ak aldera, haur jolasak. 12:00etan, pilota partidak, Azpeitiko Ilunpe Elkarteko pilotariekin. Goiz osoan, artisau azoka eta Pagorriagako oreinak. 17:00etan, herri kirolak, aizkoran: Joseba Otaegi eta Jon Redondo. Harri jasotzaileak, Aimar Irigoien eta Goenatxo. Herri kirolak biukatuta Matxinbentako produktuekin osatutako otarra zozkatuko da. Egun guztian, Izer eta Alabier trikitilariak. Antolatzailea: Matxinbentako Festa Batzordea
Zinema
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-02-10, 16:30 eta 19:30
. Antolatzailea: Azkoitiko Udala
Jaiak
Aukeratu Herria, Lasturren - 2008-02-10tik 2008-02-10era, Egun guztia
Kaixo,
datorren igandean V. Talo eguna ospatuko degu Lasturren.
Goizeko 10:00 etan meza izango degu. Goiz osoan zehar lasturko errotak eta talogileak lanean arituko dira hurbiltzen den orok taloaz gozatu dezan. 12: 00 tan, Lasturko Aterpetxean, Javi Castrok , hitzaldia emango du. GAia: Lasturko Sele-ak eta ondoren Talo bazkaria izango da Tabernan. Menua: salda, hirugihar eta txistorra, zezen gisatua eta talo esnea edo mamia, amaitzeko kafe konpletua eta erromeria URARTE taldearekin (Billabier anaiak eta Amets).
Taloa egun osoan eskainiko da.
Aukera polita irudituko zaizuelakoan,
Maitane Beristain
Izarraitz Bizirik elkarteko lehendakaria Antolatzailea: Izarraitz Bizirik
Ekitaldia
AIA, Aiako plazan edo frontoian - 2008-02-10, 17:30etik 21:00etara
Aiako Lardizabal eskolako guraso elkarteak talo-jana antolatu du igande honetarako, otsailak 10. Taloak txorizoarekin eta txokolatearekin egingo dituzte herriko plazan eguraldi ona egiten badu eta frontoian, berriz, eguraldi txarra egiten badu. 17:30ean hasi eta 21:00etara arte iraungo du ekimenak eta guraso elkarteak herritar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu. Antolatzailea: Lardizabal eskolako guraso elkartea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | ||
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.