Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 6, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-02-04

Erakusketa

Erretratua, Kutxaren argazki bilduma

ZARAUTZ, Photomuseumen - 2008-01-15tik 2008-03-16era, Asteartetik igandera, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00; ostiralero sarrera doan izango da

Kutxak Photomuseumari utzi dion argazki ondarearen zati bat erakutsiko da lehenbiziko aldiz Photomuseumen bertan. Lehenbiziko argazki erretratuetatik teknikak zer nolako garapena izan duen eta gizartean nola zabaldu zen ikusteko aukera emango du erakusketak, balio handiko dokumentuekin. Antolatzailea: Photomuseum

Erakusketa

Juan Gorritiren eskulturak

ZARAUTZ, Sanz Enean - 2008-01-31tik 2008-02-10era, Lanegunetan 18:00-20:00, igande eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

Juan Gorriti eskultorearen lanak ikusteko aukera dago Sanz Eneako erakusgelan. Antolatzailea: Zarauzko Udala

Jaiak

Inauteriak, Astelehen Karnabala

AZPEITIA, kalean - 2008-02-04, 10:00etatik aurrera

10:00etan, goiz eresia Izarraitz Txistulari taldearekin. 11:30ean, zezen txikika eta poniak, herriko plazan. 12:00etan, Udal Musika Banda eta Akademiako haurren kalejira. 12:30ean, haur mozorrotuen desfilea, erraldoiekin, buruhandiekin, Udal Musika Bandarekin eta Juan Antxieta Musika Eskolakoen parte-hartzearekin. Bukaeran, jaialdia eta gozokiak herriko plazan. 16:00etan, haurrentzako jolasak eta parkea, Olazko Amaren plazan. 16:15ean, Idiarena joko dute Izarraitz Txistulari Taldeak eta Udal Musika Bandak. 16:30ean, sokamuturra eta Sama Siku fanfarrea. 20:00etan, Udal Musika Bandaren kalejira. 23:00etan, Itsasi Taldeko ttuntturroak eta helduen mozorro lehiaketa. Tximeleta, Los Pasai txarangak eta Batucando no Ar kaleetan. 01:30ean, mozorro legiaketako sari banaketa. Antolatzailea: Azpeitiko Udala

Jaiak

Santa Ageda festak

AZPEITIA, Matxinbentan - 2008-02-04, 08:00etatik aurrera

08:00etan, herriko gazteak Santa Eskean irtengo dira Laja, Izer eta Loidisaletxerekin.
19:00etan, festei hasiera emateko etxafuegoak botako dituzte. 22:00etan, erromeria Ansorregi eta Larraņagarekin.
Antolatzailea: Matxinbentako Festa Batzordea

Zinema

'1408'

AZKOITIA, Baztartxo - 2008-02-04, 20:00

Ikuslearen eguna. Antolatzailea: Azkoitiko Udala

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa