Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 6, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-01-31

Erakusketa

Erretratua, Kutxaren argazki bilduma

ZARAUTZ, Photomuseumen - 2008-01-15tik 2008-03-16era, Asteartetik igandera, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00; ostiralero sarrera doan izango da

Kutxak Photomuseumari utzi dion argazki ondarearen zati bat erakutsiko da lehenbiziko aldiz Photomuseumen bertan. Lehenbiziko argazki erretratuetatik teknikak zer nolako garapena izan duen eta gizartean nola zabaldu zen ikusteko aukera emango du erakusketak, balio handiko dokumentuekin. Antolatzailea: Photomuseum

Zinema

Zine forum Alondegian

GETARIA - 2008-01-31tik 2008-01-31era, 21:30

"Galindez misterioa" pelikula ikusteko aukera. Manuel VAzquez Montalbanen liburuan oinarritutakoa. Galindez, Nueva Yorken desagerrarazi zuten 1956. urtean. Latinamerikako diktadurak salatu zituen, eta hori garesti ordaindu zuen. Antolatzailea: Getariako udala

Musika

Kafe Toreron, Arozena anaiak

ZARAUTZ, Euskalduna Tabernan - 2008-01-31, 21:30ean

Arozena anaiak txistulariak dira baina gaurkoan beste instrumentu batzuekin uztartuko dute euskal fokloreko instrumentua. Aitor, Xanet eta Urko Arozenak txistua, gitarra eta perkusioa astinduko dituzte gaur gauean, Euskalduna Tabernan.

Erakusketa

Juan Gorritiren eskulturak

ZARAUTZ, Sanz Enean - 2008-01-31tik 2008-02-10era, Lanegunetan 18:00-20:00, igande eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

Juan Gorriti eskultorearen lanak ikusteko aukera dago Sanz Eneako erakusgelan. Antolatzailea: Zarauzko Udala

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa