Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 6, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-01-23

Erakusketa

Erretratua, Kutxaren argazki bilduma

ZARAUTZ, Photomuseumen - 2008-01-15tik 2008-03-16era, Asteartetik igandera, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00; ostiralero sarrera doan izango da

Kutxak Photomuseumari utzi dion argazki ondarearen zati bat erakutsiko da lehenbiziko aldiz Photomuseumen bertan. Lehenbiziko argazki erretratuetatik teknikak zer nolako garapena izan duen eta gizartean nola zabaldu zen ikusteko aukera emango du erakusketak, balio handiko dokumentuekin. Antolatzailea: Photomuseum

Jaiak

Sebastian Deunaren Jaiak

ZARAUTZ, Urteta-n - 2008-01-18tik 2008-01-27era

SEBASTIAN DEUNAREN JAIAK 2008
URTETA (Zarautz)

URTARRILLAK 18, Ostirala

Gaueko 22:45-tan: HAMAIKA BERTUTE-rekin Bertso Trama

Bertsolariak: - Ainhoa Agirreazaldegi
- Uxue Alberdi
- Iñaki Gurrutxaga - Iñigo “Mantxi”

URTARRILLAK 19, Larunbata

Arratsaldeko 6-tan: KARKUMALAK taldearen Antzerki Emanaldia

Ondoren: Urtetako I. Jan-Flana! txapelketa eta joko ezberdinak partaideentzako opariekin.

Gaueko 11-etatik aurrera, erromeria KUPELA taldearekin girotuta.

URTARRILLAK 20, Igandea
SEBASTIAN DEUNAREN EGUNA

Goizeko 10:30-tan: Meza

Ondoren, auzo elkartean hamaiketakoa hartu eta gero, Herri Kirol jaialdia ARATZ eta ERLANTZ trikitilariekin girotuta:

-Aizkolariak: NAZABAL - OTAÑO
-Harrijasotzaileak:AIMAR IRIGOIEN - JOKIN EIZMENDI

Honekin batera, bailarako gazteen arteko kirol jokoak izango dira.

Jarraiean, Urtetako Neska-Mutil Ardoa ta bertako ezkonduen arteko sokatira apustua jokatuko da

Gaueko 10:30-etatik aurrera, erromeria ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilariekin.

URTARRILLAK 21, Astelehena
SEBASTIAN DEUNAREN BIGARRENA

Goizeko 10:30-tan: Meza

Ondoren, hamaiketakoa auzo elkartean DJ POTTO-k ipinitako trikiti doinuekin alaituta.

URTARRILLAK 25, Ostirala

Gaueko 9-tan: Auzokoentzat bertso-afaria PEÑAGARIKANO eta IKER ZUBELDIA Bertsolariekin

Jarraiean, erromeria IZER eta ALABIER trikitilariekin girotuta.


URTARRILLAK 26, Larunbata

Arratsaldeko 4:00tatik aurrera, VIII. Urtetako Mus Txapelketa Azkarra.


URTARRILLAK 27, Igandea
EDADETUEN EGUNA

Goizeko 10:30-tan: Meza.
Meza amaieran, TXINPIRIN abesbatza eta MOLLARRI dantza taldeen ekitaldiak
Ondoren, hamaiketakoa auzo elkartean ARATZ ETA ERLANTZ-en trikiti doinuekin lagunduta
Jarraiean, GORRITI-ren animali Showa.
Azkenik, auzoko edadetuentzako bazkaria izango da.
Antolatzailea: URTETAKO NESKAMUTIL-ARDOA

Zinema

“SURPLUS: TERRORIZED INTO BEING CONSUMERS”

GETARIA, Alondegian - 2008-01-23, 20:00etan

Getaria eta Hirugarren Mundua XV. Jardunaldiaren baitan, “SURPLUS: TERRORIZED INTO BEING CONSUMERS” kontsumoari buruzko dokumentala. Alondegian, 20:00etan. Antolatzailea: ELAN-Euskadi elkartea

Jokoa

Bingo saioa

ORIO, Kultur Etxean - 2008-01-23, 16:30etik 18:00etara

Urtarrilean, asteazkenero, bingo saioak izango dira Kultur Etxean Zaharren Babes Lekuak antolatuta. 16:30ean hasiko da jokoa eta 18:00 inguruan bukatuko da. Antolatzailea: Zaharren Babes Lekua

Ipuin Kontalaria

ipuin kontaketa

ORIO, udal liburutegian - 2008-01-23, 18:00etan

Asteazkenean Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da udal liburutegian. Bost eta zortzi urte arteko haurrentzako ipuinak kontatuko ditu 18:00etatik aurrera.Doan da eta hilero udal liburutegiak antolatzen dituen saioen barruan dago. Antolatzailea: udal liburutegia

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa