
Erakusketa
Erretratua, Kutxaren argazki bilduma
ZARAUTZ, Photomuseumen - 2008-01-15tik 2008-03-16era, Asteartetik igandera, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00; ostiralero sarrera doan izango da
Kutxak Photomuseumari utzi dion argazki ondarearen zati bat erakutsiko da lehenbiziko aldiz Photomuseumen bertan. Lehenbiziko argazki erretratuetatik teknikak zer nolako garapena izan duen eta gizartean nola zabaldu zen ikusteko aukera emango du erakusketak, balio handiko dokumentuekin. Antolatzailea: Photomuseum
Hitzaldia
Hitzaldia Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean
ZARAUTZ, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxea - 2008-01-16tik 2008-01-17era, 19:30
Urriaren 16an, ostegunean, hitzaldi interesgarri bat izango dugu Uztaro barazki kooperatibaren eskutik.
Egungo ekoizpen sistema globalizatuaren alternatiba moduan jaio zen Uztaro Barazki Kooperatiba eta Gipuzkoako hainbat herritan ditu kideak. Produktu ekologikoak ekoizten dituzte, egun ezohikoa den bidea erabilita.
Kooperatiba honek, Zestoa, Andoain, Villabona, Lasarte edota Azkoitian dit kideak eta beraien burua aurkeztuko dute Putzuzulon, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Antolatzailea: Xakela gaztetse asanblada
Jaiak
GETARIA, Herriko plazan - 2008-01-17, Egun osoan zehar
San Anton Eguna
11:00etan Meza Nagusia.
12:15ean Txakolin uzta berriaren aurkezpena, herriko frontoian. Ondoren, Txakolina dastatzeko aukera, herriko frontoian, Laja eta Iturbide trikitilariek girotuta. Jarraian, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaņa bertsolarien saioa, udaletxeko balkoitik. 18:00etan, Herri kirolak eta sokasaltoa, herriko frontoian.
Ondoren, bertsolarien bigarren saioa, udaletxeko balkoitik. Amaitzeko, Laja eta Iturbide trikitilarien doinuak, balkoitik.
Musika
Kontzertua Putzuzulo Gaztetxean
ZARAUTZ, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxea - 2008-01-17tik 2008-01-17era, 21:300
Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioak aurkezturik:
Diskoiraa--> http://www.mundurat.net/diskoiraa
Codia--> http://www.myspace.com/codiacore
Ugly Bastards--> http://www.myspace.com/uglybastardsmilitia
Info gehiago:
http://www.arraio.net
http://www.mundurat.net/xakela Antolatzailea: Arraio irratia
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.