Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 6, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-01-13

Zinema

'Michael Cryton'

ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoa - 2008-01-11tik 2008-01-14era, 19:30ean eta 22:15ean

'Michael Cryton' filma izango da ikusgai aste honetan Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Ostiralean eta astelehenean saio bakarra egongo da, 22:15etakoa; larunbatean eta igandean, berriz, bi saio egongo dira, 19:15eatan eta 22:15ean.

Irteera

Oion-Biasteri ibilbidea

ORIO, Autobus geltokitik - 2008-01-13, 07.00etan

Urtarrilaren 13an, igandea, Oion-Biasteri arteko ibilbidea egingo du Talai-Mendik. 07:00etan aterako dira, autobusez, autobus geltokitik. Izena urtarrilaren 10a baino lehen eman behar da Uranga burdindegian eta 10 euro ordaindu behar dira. Antolatzailea: Talai-Mendi

Zinema

'La Búsqueda: el diario secreto'

AZKOITIA, Baztartxo - 2008-01-13, 17:00, 19:30 eta 22:00

. Antolatzailea: Azkoitiko Udala

Antzerkia

'Magia Teilatuan' haur antzerkia

ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoan - 2008-01-13, 12:00etan

Txalo ekoizpen etxeak haurrei zuzendutako 'Magia Teilatuan' antzezlana taularatuko du igande eguerdian, 12:00etan, Aita Mari zinema aretoan. sarrerak Turismo bulegoan daude salgai, 2 euroren truke.

Ekitaldia

2007an hildako erretiratu eta pentsiodunen aldeko ekitaldia

GETARIA, Elizan eta Arrantzale Zaharren Elkartean - 2008-01-13, 11:00etan

2007an hildako erretiratu eta pentsiodunen aldeko ekitaldia egingo dute igandean Getarian, Arrantzale Zaharren Elkartea antolatuta. Lehenik eta behin, 11:00etan, meza izango dute Salbatore Deunaren elizan eta ondoren, hamaiketako egingo dute elkartean bertan. Antolatzailea: Arrantzale Zaharren Elkartea

Idi probak

Idi dema berezia

GETARIA, Harritarte plazan - 2008-01-13, 12:45ean

San Anton Jaietako egitarauaren baitan, Idi dema berezia izango da Harritarten 12:45ean: zortzi getariar Aizarnazabalgo Zabaldo nekazaletxeko idi parearen aurka neurtuko dira deman.

Bertsolaritza

'(G)etaria. G puntua' bertso jaialdia

UROLA-KOSTA, Salbatore Deunaren elizan - 2008-01-13, 18:00etan

San Anton Jaietako egitarauaren baitan, '(G)etaria. G puntua' bertso jaialdia izango da Salbatore Deunaren elizan arratsaldeko 18:00etan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Finalean aritutako sei bertsolari izango dira bertan: Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Jon Maia, Jesus Mari Irazu eta Aitor Sarriegi. Gai jartzailea Josu Goikoetxea izango da.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa