
Bertsolaritza
AZPEITIA, AZPEITIKO GAZTETXEAN - 2008-01-10tik 2008-01-11era, 20:00tan Pintxoak eta 21:00tan Bertso saioa
Euskal Herriko zenbait eragilek aste honetan etxebizitza eskubidea guztiok batera aldarrikatzeko deia egin du. Ondorioz, Azpeitian ere etxebizitzaren inguruko zenbait ekimen antolatu dira.Besteak beste, urtarrilaren 10ean, Azpeitiko gaztetxean, etxebizitza eskubidearen aldeko bertso saioa egingo da, aurrez, arratsaldeko 20:00tan pintxoak jateko aukera izango da eta jarraian, 21:00tan bertso saioa izango dugu Xabier Silbeira, Jokin Uranga, Nekane Zinkunegi, Iñaki Gurrutxaga eta Ion Maiaren eskutik. Bestalde, urtarrilaren 11ean, ikastetxe zein lantegietan kontzentrazioak burutzeko deia luzatu dugu. Arratsaldez berriz, 20:00tan Zarauzko Udaletxe plazatik hasiko den manifestazioara joateko deia luzatu nahi genuke, bertaratzeko autoak egongo dira 19:00tan Etxe Zuri aurrean. Manifestazioa amaitu ondoren, afaria eta kontzertuak izango dira Zarauzko gaztetxean, afarirako izen ematea Orkatz, Txarrantxa eta Amaia tabernetan izango delarik. Besterik gabe, animatu zeuok ere parte hartzera! Antolatzailea: Azpeitiko Gaztetxeko Gazte problematika lantaldea
Bertsolaritza
AZPEITIA, Añota Sagardotegian - 2008-01-11tik 2008-01-11era, 20,30
Lehenengo txotxa irekitzen: Aimar Irigoien harrijasotzailea.
Afal ondoren bertsolariak:Egaña-Murua-X.Lizaso
Soñujolea: Joxe Gardoki Antolatzailea: Añota sagardotegia
Musika
AZPEITIA, Okatz - 2008-01-11tik 2008-01-11era, Gaueko 10:30tan
Mahaster River taldea 2004ko Abenduan sortu zen. Bertan Bergarako talde ezberdinetan ibilitako Unai Azkarate (ahotsa eta gitarra elektrikoa; 5P4 eta Fly Shit-eko kide ohia), Fernando Laskurain (12 sokatako gitarra elektrikoa; Los The House eta Fraggel Rock taldetan ibilitakoa) eta Mikel Azkargorta (baxu elektrikoa; Satira Anticlerical, Saturno eta Cool Panic-eko kide ohia) bildu ziren, proiektu berri bati forma emateko asmoarekin. Hasierako hilabetetan kantuak ekoizten eta taldearen norabidea eta norantza finkatzen jardun ostean, 2005ko abenduan egin zuten debuta eta ordutik non nahi joten ibili dira. Antolatzailea: Orkatz Kultur Elkartea
Erakusketa
AZPEITIA, Betharramdarretan - 2008-01-11, 17:00etan
2008-SAHARA HERRIARI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO ASTEA: Saharari buruzko erakusketa Betharram aretoan, urtarrilaren 7tik 11ra. 17:00etatik 20:00etara.
Antolatzailea: -
Hitzaldia
AZPEITIA, Betharramdarretan - 2008-01-11, 19:30
Ordua: 19:30ean
Lekua: Betharram Aretoan
Hitzaldia: Saharako egoera aztertuz…
Antolatzailea: -
Manifestazioa
20:00tan Manifestazioa eta jarraian afaria eta kontzertuak
AZPEITIA, 20:00tan manifestazioa Zarauzko Udaletxe plazatik hasita, bertaratzeko autoak egongo dira 19:00tan Etxe Zuri aurrean. Jarraian afaria eta kontzertuak Zarauzko gaztetxean - 2008-01-11, 20:00tan Manifestazioa eta jarraian afaria eta kontzertuak
Urtarrilaren 11n etxebizitzaren aldeko baterajotzea !! Antolatzailea: Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladak, etxebizitza eskubidearen aldeko zenbait eragileren laguntzaz.
Hitzaldia
VII. Bidaia Tertuliak: 'Islandia'
AZKOITIA, Kultur Etxean - 2008-01-11, 19:30
Islandian zehar egindako bost hilabetetako bidaiaz ariko dira Eneritz Odriozola, Garbiñe Manterola, Jaione Arrillaga, Ainara Peña eta Olatz Olariaga bidaiariek. Antolatzailea: Azkoitiko Bidaiariak
Zinema
'La Búsqueda: el diario secreto'
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-01-11, 22:00
. Antolatzailea: Azkoitiko Udala
Batzarra
ZUMAIA, Foronda kultur etxean - 2008-01-11, 19:00etan
Zumaiako ZISKE surf elkarteak bilera egingo du Foronda kultur etxean, 19:00etan. Deialdia elkarteko kideei eta herriko surflariei egin zaie. Antolatzailea: ZISKE elkartea
Ekitaldia
Gabonetako erakuslehio lehiaketako sari banaketa
ZUMAIA, Zumaiako udaletxean - 2008-01-11, 20:15etik aurrera
Gabonetako erakuslehio lehiaketako sari banaketa egingo dute, 20:15etik aurrera, Zumaiako udaletxean. Guztira 4 sari emango dituzte.
Solasaldia
Argazkilaritzaren historia proiekzioan eta sarrera doan
ZARAUTZ, Photomuseumen - 2008-01-11, 19:30ean
Photomuseumek aurten 15 urte betetzen dituela eta, ostiralero jardunaldi bereziak egingo dituzte eta horrez gain museoko sarrera doan izango da.
Gaur, argazkilaritzaren historia jorratzen duen 'La puerta abierta' izeneko saileko lehen bi atalak emango dituzte: 'I. El placer de fotografiar' eta 'II. Ante el mundo visible'. Diario Vasco egunkariko zinema kritikari lanetan arizen den J. J. Fernandez Altunak egindako iruzkinekin osatuko dute solasaldia. Antolatzailea: Photomuseum
Zinema
ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoa - 2008-01-11tik 2008-01-14era, 19:30ean eta 22:15ean
'Michael Cryton' filma izango da ikusgai aste honetan Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Ostiralean eta astelehenean saio bakarra egongo da, 22:15etakoa; larunbatean eta igandean, berriz, bi saio egongo dira, 19:15eatan eta 22:15ean.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.