Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2009ko urtarrilak 6, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-01-10

Batzarra

Batzar irekia

ORIO, Orioko kultur etxean - 2008-01-10, 19:30ean

Orioko EAE-ANVk batzar irekia deitu du urtarrilaren 10erako, osteguna. 19:30ean izango da Kultur Etxean eta bertan "egungo egoeraz eta hauteskundeez" hitz egin ahal izango da. Antolatzailea: Orioko EAE-ANV

Bertsolaritza

BERTSO SAIOA

AZPEITIA, AZPEITIKO GAZTETXEAN - 2008-01-10tik 2008-01-11era, 20:00tan Pintxoak eta 21:00tan Bertso saioa

Euskal Herriko zenbait eragilek aste honetan etxebizitza eskubidea guztiok batera aldarrikatzeko deia egin du. Ondorioz, Azpeitian ere etxebizitzaren inguruko zenbait ekimen antolatu dira.Besteak beste, urtarrilaren 10ean, Azpeitiko gaztetxean, etxebizitza eskubidearen aldeko bertso saioa egingo da, aurrez, arratsaldeko 20:00tan pintxoak jateko aukera izango da eta jarraian, 21:00tan bertso saioa izango dugu Xabier Silbeira, Jokin Uranga, Nekane Zinkunegi, Iņaki Gurrutxaga eta Ion Maiaren eskutik. Bestalde, urtarrilaren 11ean, ikastetxe zein lantegietan kontzentrazioak burutzeko deia luzatu dugu. Arratsaldez berriz, 20:00tan Zarauzko Udaletxe plazatik hasiko den manifestazioara joateko deia luzatu nahi genuke, bertaratzeko autoak egongo dira 19:00tan Etxe Zuri aurrean. Manifestazioa amaitu ondoren, afaria eta kontzertuak izango dira Zarauzko gaztetxean, afarirako izen ematea Orkatz, Txarrantxa eta Amaia tabernetan izango delarik. Besterik gabe, animatu zeuok ere parte hartzera! Antolatzailea: Azpeitiko Gaztetxeko Gazte problematika lantaldea

Erakusketa

Saharari buruzko erakusketa

AZPEITIA, Betharramdarretan - 2008-01-10, 17:00

2008-SAHARA HERRIARI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO ASTEA: Saharari buruzko erakusketa Betharram aretoan, urtarrilaren 7tik 11ra. 17:00etatik 20:00etara.
Antolatzailea: -

Zinema

Memorias de Queens

ZUMAIA, Aita Mari zinema aretoan - 2008-01-10, 10:15ean

'Memorias de Queens' filma izango ikusgai Aita Mari zinema aretoan, Ostarrena zineklubak antolatuta. Antolatzailea: Ostarrena zinekluba

Batzarra

Herri Batzarra

ZUMAIA, Branka aretoa - 2008-01-10, 19:30ean

Zumaiako ezker abertzaleak deituta, Herri Batzarra egingo dute Branka aretoan. Bertan, datorren martxoan izango den hauteskunde espainiarra izango dute hizpide. Antolatzailea: Zumaiako ezker abertzalea

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa