Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Urola Kosta
2008ko maiatzak 13, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Azken ordukoak

Ekainaren 1ean egingo da Jokin Ormaetxea IV. Klasika Zikloturista

AZKOITIA

2008-05-13 | 16:44:40

Ekainaren 1ean egingo da Jokin Ormaetxea IV. Klasika Zikloturista

Bi ibilbide izango dira aukeran: 73 kilometroko laburra, eta 120ko luzea

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak laugarren urtez jarraian antolatu du Azkoitiko txirrindularia zenaren oroimenezko proba, Raka Maraton Elkarteko eta Azkoitiko Triatloi Taldeko kideen laguntzarekin. Gipuzkoako Challenge-rako puntuagarria da proba. Izena emateko aukera zabalik da, internet bidez (www.euskalnet.net/jokinormaetxea). Txirrindulariek egunean bertan ere izena eman dezakete. Martitten bukatuko da lasterketa. Bertako jatetxean egingo dute lagunarteko bazkaria eta oparien zozketa.

Ez du erantzunik

Txabarrik EAJko auzitegira eraman du Egibar

ZARAUTZ

2008-05-13 | 10:52:49

Txabarrik EAJko auzitegira eraman du Egibar

Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiari alderdia uzteko eskatu dio herrialdeko EAJko batzarrak, Jauregiren auzia dela-eta.

Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusi ohiak EAJko auzitegi nazionalean Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) lehendakariaren kontrako salaketa sartu zuen joan den ostiralean, gaur jakin denez. Hain zuzen, Jon Jauregiren auzia dela-eta Txabarriri alderdia uzteko eskatu zion apirilaren 11n Gipuzkoako EAJko Lurralde Batzarrak, auzian hartan "alderdiaren aurka aritu zelako".

Erantzun 1

ZUMAIA

2008-05-13 | 09:24:34

Auto ilarak daude A-8 autobidean, Zumaia eta Meaga artean, Bilborako norabidean

Atzo goizeko luiziaren eraginez, errei batek itxita jarraitzen du

7 kilometroko auto ilarak daude A-8 autobidean, Zumaia parean, atzo goizean izandako luizia dela-eta. Donostiatik Bilbora doan errepidean dago auto ilara, une honetan Meagako tunelera arte iristen da. Errepidea garbitu bitartean, errei bakarra egongo da zabalik aipatutako norabidean.

Erantzun 1

Gipuzkoako bost dantza taldek parte hartu dute 34. Dantzari Txiki Egunean

AZKOITIA

2008-05-12 | 15:52:11

Gipuzkoako bost dantza taldek parte hartu dute 34. Dantzari Txiki Egunean

Euriak goizean festa zatartu bazuen ere, arratsaldean umeek plazan egindako erakustaldia ikusgarria izan zen

Donostiako, Errenteriako eta Oñatiko haurrek azkoitiarrekin batera ospatu zuten, igandean, 34. Dantzari Txiki Eguna. Euriak eguerdian plazan egitekoak ziren jaialdia apur bat zapuztu bazuen ere, arratsaldean dantza alardea egiteko arazorik ez zen izan. Ikusle ugari elkartu zen plazan, umeen erakustaldiaz gozatzeko.

Ez du erantzunik

1.100 mendizalek parte hartu dute XII. Iñaki Beitia Mendi Martxan

AZKOITIA

2008-05-12 | 15:45:55

1.100 mendizalek parte hartu dute XII. Iñaki Beitia Mendi Martxan

Bi ibilbidetan banatuta, Goierri, Deba Garaia eta Urola-Kosta eskualdeetan barrena ibili ziren mendizaleak

Urtero moduan, mila lagunetik gora parte hartu zuten Iñaki Beitiaren oroimenezko mendi martxan. Ibilaldiaren zatirik handienean ateri izan zen arren, euripean ere ibili behar izan zuten parte-hartzaileek. Lokaztutako bideek apur bat zaildu zuten mendizaleen martxa. «Parte hartu duzuen mendizale guztioi gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu», adierazi dute Ostadar Mendi Taldeko antolatzaileek. Aurtengo mendi martxako argazkiak www.beitia.org webgunean jarriko dituzte bihar (asteartea).

Erantzun 1

$('#fade').cycle();

 

Elkarrizketa Digitalak

Nerea Amilibia

Nerea Amilibia
Korrikalaria

Ostirala 16, 11:00etan

Bidali zure galdera

Blogak

2008-05-13 10:16:38

Gari Berasaluze | Itsasontzi gorri bat

Espekulahiltzaileak

Erantzunak: 0

2008-05-13 10:06:02

Aitor Manterola | Futbolsofatzen

Hamaika (ez) ikusteko jaioak

Erantzunak: 0

2008-05-12 22:53:02

Martin eta Xabier Etxeberria | GAZTAA ta ZIKINBRILLOA

TRENBIDE PASAKO ERREPUBLIKA

Erantzunak: 0

Agenda

Erakusketa

Recullantoligic
ZARAUTZ, Sanz Enea - 2008-03-31

Jaiak

San Isidro jaiak
AZPEITIA, Aratz Errekan - 2008-05-16

Ekitaldi guztiak ikusi »

Irudia

Lagun Onak-eko Mendizaleak Tologorrin izan dira

Lagun Onak-eko Mendizaleak Tologorrin izan dira

Apirilaren 27an, Lagun Onak Mendi Bazkunakoak Tologorrira (1.066 metro) mendi irteera egin zuten. 14 lagunek parte hartu zuten ibilaldian. Aritz Odriozola

Bat-batean

Datua

3.000 amuarrain

Azpeitiko Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak 3.000 amuarrain inguru bota ditu Urola ibaira: "Amuarrain denak baimendutako neurrikoak dira, eta Loiola eta Okerko zubiak muga egiten duten tokian bota ditugu". Nerea Uranga

Eztabaidak

Urola-kosta

Zer iruditzen zaizu turismoa sustatzeko amu gisa kirol ekitaldiak erabiltzea?

Munduko surf eta uretako motoen txapelketak, herri krosak eta triatloi jendetsuak, uda sasoiko estropadak... Kirol ekitaldiek jendea erakartzen dute herrietara eta udaletako arduradunek turismo sustapenarekin lotu dute batzutan.

Jasotako azken mezua:

2008-04-29

ez dakit amua deitu edo muturra. Kirola bezalako jardun sano bat perbertitzea iruditzen zait, turism...(+)

Inkestak

Urola-kosta

Non egiten duzu erosketa gehien?

Azoka plazan    Herriko denda txikietan    Merkatalgune handietan    Beste herri batean    Hiriburuan   

 

Jasotako azken mezua:

Nik supermerkatuan egiten ditut baina aukera hori ez dago inkestan....(+)

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa